viernes, 23 de febrero de 2018

GURE IBAIAK

Ibaialdeko panelak aztertu ditugu. Horretarako ginkana bat prestatu dugu eta oso gustura ibili gara.

Hemen 1. mailako ikasleak. Laister 2. mailakoak

             


ASKO IKASI DUGU!!!

domingo, 18 de febrero de 2018

Ehunka arrain hilik agertu dira Deba ibaian, Soraluzen, azido isuri batengatik antza


Ehunka arrain hilik agertu dira Deba ibaian, Soraluzen, azido isuri batengatik antza
Ikerketa abiatu dute eta teknikoak lanean ari da isurketa non gertatu den argitzeko. Gainera, Antzuola eta Soraluze arteko zatia aztertuko dute.
Argazkia: Plaentxia.eus

miércoles, 7 de febrero de 2018

PATIOA

Aurreko batean konturatu ginen ikasle batzuek ez dituztela zakarrontziak erabiltzen, eta patio txukuntzera atera ginen.



Zakarrontzi gutxi ditugu, bakarrik aurreko pation  eta bat bakoitzeko. Atzeko pation ez dago zakarrontzirik

  • Zuzendaritzarengana joan gara, udaletxeari zakarrontzi gehiago eskatzeko, atzeko patiorako.
  • Gela guztietatik pasatu gara, arazoaren berri ematera eta dauden zakarrontziak nola erabili gogoraztera
  • NATUR eskolakoek etorri dira 1DBhko ikasleei formazioa ematera.




IKASTETXEAN LANEAN

Pixkanaka pixkanaka lanak egiten ari gara. Galdetegi bat pasatu genuen bai ikasleei, bai irakasleei, baita langileei, eta gero ordezkari guztiak elkartu ginen ondorioak ateratzeko.

Ondorio hauek ikastetxe osora zabaldu behar ziren eta horretaz 1. DBH ordezkariak  arduratu dira IRAESeko parteide batzuen laguntzaz.