martes, 1 de abril de 2014

2012-13 urteko jarraipena alkatearekin

Gaur Kulturate-ra joan gara eta solasaldian egon gara alkatearekin. Joan den kurtsoan plenoan egin genion eskakizunei buruz mintzatu da.


Aurkezpena eta gero, komentatu diogu gure ikastetxe inguruko basoak oso zikin ikusi ditugula, eta gogoratu diogu nola udaletxea konprometitu zela udaleko basoak garbi edukitzea. Garbituko dutela esan digu, baina mesedez horrelako zerbait ikusten dugunean argazki bat egin eta zuzenean udaletxera bidaltzeko. 
TAOri buruz ere hitzegiten egon gara, pixkanaka Arrasateko erdi gunera hurbiltzen joan nahi dute TAO guneak, baina hasierako ordu eta erdia dohainekoak izango da eta gero 0,1€/ordu ordaindu beharko da.


Bronka txiki bat ere jaso dugu, ez ginelako joan erreka garbitzera, ia hurrengo batean joaten garen, egia esan oso eguraldi txarra egin zuen, eta etxean geratu ginen, baina ez da berriro gertatuko. 

Eta azkenean ume txikiak autografo eske joan dira berarengana, celebrity-engana bezala.